bideoak
2025eko proiektuak
Gau txou gazteei zuzendutako entretenimendu-formatu berritzailea da, late night show bat kalean inprobisatuz. Aurkezle bikote batek, baliabiderik gabe, show bat sortzeko erronkari aurre egiten dio. Bat-batean, kalean sofa bat topatzen dute, taberna bateko mahai bat hartzen dute, eta bertan inprobisatzen hasten dira.
Programaren helburua gaueko naturaltasuna eta jendearen konfiantza azaleratzea da, inolako filtro edo aurreiritzirik gabe.
- Anne Sanchez Diosdado
- Haizea Rico Solano
- Irati Azkarate Durana
- Oier Gastesi Tolosa
- Narea Urresti Lertxundi
Izan Lau euskarazko Youtubeko kanal berritzaile eta entretenigarria da, teknologiarekiko jakin-mina piztu eta ezagutza sustatzeko sortua. Lau lagunek osatutako taldeak teknologiaren alderdirik berritzaileenak, bitxienak eta erabilgarrienak aztertuko ditu, esperimentu eta erronka desberdinen bidez. Kanalak ikusleei teknologiara hurbildu nahi die, modu ulerterrazean eta erakargarrian, entretenimendua eta hezkuntza uztartuz.
Kanalak teknologiarekin lotutako gai ugari jorratuko ditu, egunerokotasunarekin lotura duten eremuak zein etorkizunari begira dauden joerak barne hartuz.
- Anne Sanchez Diosdado
- Haizea Rico Solano
- Iratze Nabaridas Santos
- Narea Urresti Lertxundi
Gure saioak antzinako garaiak gaur egungo garaiarekin konparatzen ditu. Saioaren helburua bi aroen bilakaera, aldaketa eta balio desberdinak aztertzea da, ikusleei garaien arteko lotura eta ezberdintasunak argi eta garbi erakusteko.
Gure programa bi aroen arteko zubi bat izan nahi du, ikusleei garaien arteko konparaketa interesgarri bat eta hausnarketa sustatuz. Programan, iraganeko balioak, joerak eta gizartearen errealitatea gogorarazten ditugu, gaur egungo gizartearekin alderatuz.
- Asier Corchete Erauskin
- Elene Ocariz Ruiz
- Julen Fernandez Medina
- Manex Sarasua Iturrioz
- Ziortza Irazu Etxebarria
- Narea Urresti Lertxundi
Zientzia eta Teknologia 5. Edizioko 2D Animazioak hitzaldian, Beñat Etxaburu Uribek 2D animatzaileak pelikula animatu baten ekoizpen prozesu osoa azalduko digu, animatzaile baten ikuspegitik. Digipen Institute of Technology unibertsitatean animazio eta arte digitalen ikasketak egin ondoren, hainbat proiektu esanguratsutan parte hartu du: Unicorn Wars, Robot Dreams eta gaur egun Decorado filmean ari da lanean, Uniko ekoiztetxearekin. Hitzaldi honetan animaziozko pelikulak hasierako ideiatik azken fotogramaraino nola sortzen diren azalduko du: storyboarding-a, diseinu fasea, animazioa bera eta produkzioaren eguneroko erronkak, besteak beste. Bere esperientzia pertsonaletik abiatuta, ikus-entzunezko lanbide sormen honen barnealdea erakutsiko digu, ikusleari prozesua ulertzeko aukera eskainiz. Zinemagintzaren eta animazioaren munduan interesa dutenentzat, aukera paregabea da Beñaten ikuspegia eta ibilbidea ezagutzeko. Animazioa ez da soilik marraztea: bizia ematea da.
- Zigor Aldazabal
- Narea Urresti Lertxundi
Zientzia eta Teknologia 5. Edizioko “Forest Biometrics: Pitagorasetik iPhonera” hitzaldian, Nahia Gartzia Bengoetxeak basoen neurketa zientifikora hurbilketa interesgarria eta berritzailea eskainiko digu. NEIKEReko ikertzailea da, eta Biologia Zientzietan doktorea. Lurzoruaren zientziak ditu ikerlerro nagusi, baina Baso Zientzien departamentuan lan egiten duen heinean, zuhaitzen neurketa eta biometria basoetan ikertzea ere eguneroko jarduna bihurtu zaio. Teknologia tradizionaletatik hasi eta gaur egungo gailu adimendunak erabiliz (adibidez, iPhone bidez), basoetako datu bilketaren bilakaera eta aplikazioak aztertuko ditu. Hitzaldi honek ezagutza zientifikoa eta eguneroko teknologiaren erabilera uztartzen ditu. Gainera, Nahia Gazteentzako Inspira Steam proiektuan aritu izan da, nesken artean zientziarekiko interesa sustatuz. Ez galdu zientziaren eta teknologiaren arteko elkargune zirraragarri honetan murgiltzeko aukera!
- Zigor Aldazabal
- Narea Urresti Lertxundi
Zientzia eta Teknologia 5. Edizioko “Nutrizioa eta Teknologia” hitzaldian, Jon Feijoo Garetxanak zientziaren eta gastronomiaren arteko elkargunea arakatuz, teknologia berriek nutrizio ohituretan duten eragina azalduko du. Hitzaldi honetan, osasunaren hobekuntza, jasangarritasuna eta elikadura arduratsua izango dira gako nagusiak. Ikuspegi berritzaile batez, eguneroko dietetan aplikagarriak diren tresna eta irtenbide praktikoak partekatuko ditu. Elikaduraren etorkizuna hobeto ulertzeko aukera paregabea.
- Zigor Aldazabal
- Narea Urresti Lertxundi
Zientzia eta Teknologia Astearen 5. edizioaren barruan, Iñigo San Millán aditu ezagunak osasuna eta kirolaren arteko harremanari buruzko hitzaldia eskainiko du. Ariketa fisiologia eta kirol errendimenduaren alorrean ibilbide nabarmena duen San Millánek azalduko du nola eragiten duen jarduera fisikoak gaixotasunen prebentzioan eta bizi-kalitatearen hobekuntzan. Aukera paregabea da entrenamendu, nutrizio eta ongizate arloko azken aurrerapen zientifikoak gertutik ezagutzeko. Profesionalentzat, ikasleentzat eta kirolaren zaleentzat ezinbesteko hitzordua.
- Zigor Aldazabal
- Narea Urresti Lertxundi
2024ko proiektuak
2022an, aurreko urtean ama galdu eta geroztik bizitzen ari naizen dolu prozesuari buruzko fotolibroa da.
Gaia, “etxea” abiapuntutzat hartuta, dolu baterantz bideratu dut argazki lana, barruko falta edo hutsune bat bete nahian, beharra sentitu dudalako gai hau lantzeko eta zuekin partekatzeko.
- Narea Urresti Lertxundi
Bakarrik etxean, Josu ikasten ari da, bere etxekideak festan murgilduta dauden bitartean. Ikasi ondoren, ohera doa. Geroago, txirrin hotsa entzutean esnatzen da, baina ez du ulertzen zer ari den gertatzen. Txirrin hotsa berriz jotzen duenean, ohetik jaiki eta ate aldera abiatzen da, baina azkenean ohera itzultzen da. Berriz lo hartzear dagoela, berriro eta berriro jotzen du txirrinak. Azkenean, aterantz gerturatzen da eta ireki egiten du: pakete erraldoi bat dago. Barruan, ispilu handi bat dago. Ispilua bere aurrean jartzen du. Ispiluak hilketa baten eszena izugarriak erakutsiko dizkio, eta amaieran, zerbait oso txarra gertatzen zaio.
- Anje Arlanzón Manchado
- Helena Costa García
- Irati Aras Roldán
- Manex Sarasua Iturrioz
- Narea Urresti Lertxundi
2023ko proiektuak
2023an Mundukide erakundean egindako praktiketako bideo laburra.
- Narea Urresti Lertxundi
2023an Garabide erakundean egindako praktiketako bideo laburra.
- Narea Urresti Lertxundi
2019ko proiektuak
Beldur Barik 2019
- Ane Eizagirre Area
- Itziar Gandiaga Arcelus
- Uxue Laka Ibarrola
- Narea Urresti Lertxundi
Kultura Ondarea (2019) Sariaren Irabazleak
- Ane Eizagirre Area
- Itziar Gandiaga Arcelus
- Uxue Laka Ibarrola
- Narea Urresti Lertxundi