Kaixo! Narea naiz, A-rekin, eta ez, ez naiz nahastu. Ikus-entzunezko Komunikazioa ikasten ari naiz, bereziki kamera atzeko lanek jakin-min handia pizten didatelako. Pertsona autodidakta eta polifazetikoa naizela esango nuke, eta etengabe gauza berriak ikasi eta probatu nahi ditut, batez ere sormenari lotutako proiektuetan parte hartzea gustatzen zait.
Izan Lau euskarazko Youtubeko kanal berritzaile eta entretenigarria da, teknologiarekiko jakin-mina piztu eta ezagutza sustatzeko sortua. Lau lagunek osatutako taldeak teknologiaren alderdirik berritzaileenak, bitxienak eta erabilgarrienak aztertuko ditu, esperimentu eta erronka desberdinen bidez.
Bakarrik etxean, Josu ikasten ari da, bere etxekideak festan murgilduta dauden bitartean. Ikasi ondoren, ohera doa. Geroago, txirrin hotsa entzutean esnatzen da, baina ez du ulertzen zer ari den gertatzen. Txirrin hotsa berriz jotzen duenean, ohetik jaiki eta ate aldera abiatzen da, baina azkenean ohera itzultzen da. Berriz lo hartzear dagoela, berriro eta berriro jotzen du txirrinak. Azkenean, aterantz gerturatzen da eta ireki egiten du: pakete erraldoi bat dago. Barruan, ispilu handi bat dago. Ispilua bere aurrean jartzen du. Ispiluak hilketa baten eszena izugarriak erakutsiko dizkio, eta amaieran, zerbait oso txarra gertatzen zaio.
2022an, aurreko urtean ama galdu eta geroztik bizitzen ari naizen dolu prozesuari buruzko fotolibroa da. Gaia, “etxea” abiapuntutzat hartuta, dolu baterantz bideratu dut argazki lana, barruko falta edo hutsune bat bete nahian, beharra sentitu dudalako gai hau lantzeko eta zuekin partekatzeko.